Kultur Agenda

Amaia eta Ainhoa 2006ko uztailaren 27a

Kukubiltxo taldeak «Argitxo eta Dir-dir» antzeslana eskainiko du urtarrilaren 22an Kultur Etxean, Nafarroa Oinez 06k antolatuta. Leku berean, urtarrilaren 23tik 29ra, Andersenek idatzitako ipuinetan o

Hainbat kultur ekitaldi antolatu dira urteari hasiera ona emateko.

Nafarroa Oinez 06k antolatuta, urtarrilaren 22an, igandean, Kukubiltxo Taldearen Argitxo eta Dir-Dir antzeslana ikusi ahal izanen da Kultur Etxean 17:00etan.

Urtarrilaren 27an, Aitana Balentin haurrentzako ipuin kontalaria izanen da liburutegian eta Andersenen ipuinak kontatuko dizkie ttikiei 18:00etatik aintzinera. Ondoren, egun eta toki berean baina 20:30etan, Espidobaita Elkarteak antolatutako liburu aurkezpena izanen da. Jon Maiak «Riomundo» liburuaren berri ematera etorriko da.

Erakusketa bat ere zabalduko da urtarrilari bukaera emateko. Urtarrilaren 23tik 29ra, astelehenetik ortziralera eta 15:00etatik 21:00etara, Andersenek idatzitako ipuinetan oinarritutako erakusketa izanen da Kultur Batzordea eta Berako liburutegiak antolatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun