Gure Txokoa Elkarteko Txirrindularitza Eskolak hainbat ekitaldi antolatuko ditu aurtengoan. Urtarrilaren 7an izan zen lehendabiziko saioa eta heldu diren hiru hilabetetarako ekitaldiak ere antolatu dituzte
Lehenengo saioan, Iamoteneako aparkalekutik hasita, Alkaiaga industrialdearaino luzatzen zen ibilbidea egin zuten eta behin harat iritsita, Ginkanan aritu ziren. Bertze ibilbide eta ikastaldi ezberdinak emanen dituzte, adibidez, bizikleta nola erabili, nola entretenitu, segurtasun neurriak, etab.
Ekimena arrakastatsua bada urte guzian zehar luzatuko da eta nahi izanez gero haurrari dagokion mailan txapelketetan parte hartzeko aukera emanen zaio.