Otsailean egin izan da urte gehienetan Eskola eta Herriko Etxearen artean antolatzen den zuhaitz landaketa. Iaz otsailaren 10ean egin zen eta aurten otsailaren 2rako dute lehenbiziko hitzordua. Lehenbizikoa diogu eguraldiaren laguntzarik gabe bertze baterako utzi beharko litzatekeelako. Azken bizpahiru urtetan bezalaxe, Ziobin eginen da landaketa. Segur aski guraso gehien biltzen duen ekitaldia izanik, 100 lagunetik goiti bilduko dira Frain mendiko magalean prestatutako 100 zuhaitzak landatzera.
Bertzalde, gaiarekin jarraituz, auzolana deitu du Udalak Frainera doaien errepide bazterretan zuhaitz-landareak paratzeko. Otsailaren 11n eginen da auzolana eta joan nahi duenak goizeko 9etarako ur deposito zaharrera hurbiltzeko deia egin da.