Gutti falta da Gaztainbakarreko errotonda akautzeko

Oskar TXOPERENA 2006ko uztailaren 27a

Urrian hasitako Gaztainbakarreko kruzeroko lanetan azken ukituak ematen ari dira Construcciones Mariezkurrena enpresaren langileak. Hiru eskollera egin behar izan dituzte Arantza eta Igantzira doazen bideei lekua egiteko. Hortaz gain, kuneta berriak egin dituzte Sarrola Auzotik hasita eta argindarra eraman dute herritik errotonda berria argitzeko. Itxura ikusten zaio dagoeneko lanei eta inguru horretan egunero harat-honatean ibili behar duenak alde haundia sumatu behar duela ematen du. Lantegiaren arduradunen erranetan, hilabete baten barrenean akautu beharko lituzkete lanak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun