Aitzineko alean aipatu bezala, iñauteriak otsailaren 9, 10 eta 11n izanen dira.
Ohitura den moduan mozorro zuri helduek prestaturiko egitaraua gozagai izanen da egun horietan. Etxez-etxeko, auzoz-auzoko puxka biltzea ordea, helduek ez ezik eskolako ikasleek eginen dute egun horietan.
Gainerakoan, egunero bazkal-afal otorduak (tartean, emakumeen afaria) ostatu eta jatetxeetan txandaka egiten dituzte mozorroek. Musika taldeek ere gorapean alaitasuna jarriko dute ilunabarretik aitzinera ortziralean eta larunbatean. Larunbat arratsaldean, haurtxo mozorrotuen kalejira izanen da eta mezaren ondotik, herri kirol saioa frontoian. Honako hau sorpresa izanen da.
Hori bai, urteroko ohiturari segituz zozketa eginen da bertan. Ondotik, bertso afaria Jon Maia eta Jexux Mari Irazurekin antolatu dute. Norberak jakinen du hortik aitzinera zenbat luzatuko duen bestaren gaua. Kontuak-kontu, guzira hamasei gazte antolaketa lanetan ari dira eta azkeneko xehetasunak lotzeke baldin badituzte ere, egitarauak iaztik ez du aldaketa haundirik izanen. Osagaiak beretsuak dira lehentxeago irakurri ahal izan duzuen moduan eta horiekin bakoitzak bere gustuko xaltsa prestatuko du.