Larunbat ilunabarrean, otsailaren 4an, Ekaitza elkarteko bazkideek urteko batzarra eginen dute egoitzan 20:30etan. Bilkuran hainbat puntu jorratuko dira eta tartean, bi Urtero behin aldatzen den junta berritzea eginen da.
Gainerakoan, bileran azken bi urteetako kontuen onespena; aurtendo urteko kuotaren berri ematea; Errontako (elkarteko egoitza) lehendabiziko solairuan aurrekusten den obra; eta pilotaren gaia mamituko dira.
Bilera hau garrantzitsua dela eta, bertaratzeko deia egiten zaie bazkideei.
Gaur-gaur, laurogeita bat bazkide ditu Ekaitza elkarteak, azken urteko bazkide berriak ere batuta. Behin baino gehiagotan, herriko kronikan jakinarazten dugun moduan, herriko ekitaldietan parte hartzen du Ekaitzak, antolatzaile nola laguntzaile: iñauterietan, bestatan, pilotako esparruan, mendi itzulia antolatzen, baserritarren eguneko antolaketan, kultur egunetan… Gogoratuko duzuenez, iaz elkartearen hogeita bortzgarren urtemugako ospakizuna egin zen.