Udaleko Kultur Batzordeak, herritarren partehartzea bulkatu nahizik, ekitaldiak prestatzeko eta antolatzeko eginen dituen bileren egitaraua jakinarazi du. Lehen bilera ilbeltzaren 26an egin zen, iñauteriak prestatzeko. Otsailaren 23an, Erdi Aroko Azoka antolatzeko bilera eginen da eta martxoaren 23an lehen hiruhilabetearen balorazioa eginen da. Hurrengo hiru bilerak Sanferminen egitaraua zehazteko eginen dira, maiatzaren 4 eta 18an eta ekainaren 15ean.