Igerileku estaliaren lanak

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 27a

Construcciones Ecay, SL, Union de Montadores Electricos de Navarra SL eta Soniclima Industrial SL enpresek aldi baterako osatu duten elkarteak eginen ditu udal igerilekua estaltzeko lanak 3.377.660,30 euroren truke. Guzira bortz proposamen aurkeztu ziren Herriko Etxean eta horietako batek hasierako aurrekontua gainditzen zuenez, gibelera bota zen. Bertze lauen artean, arestian aipatutakoa aukeratu du Udalak. Hasierako prezioa %3,30ean jautsi du enpresen elkarteak. Lanak berehala hastekoak dira eta uda honetan igerilekuak itxiak egon beharko dute. Halere, Udala arazo hori moldatzeko lanean ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun