Zaine Rekondori ongietorri beroa eskaini zitzaion

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 27a

Aitor AROTZENA

Urtarrilaren 15ean ongietorri beroa egin zitzaion Zaine Rekondori. Bederatzi hilabete Alcala Mecoko espetxean egin ondotik, abenduan baldintzapeko askatasunean utzi zuten. Herrian egindako ekitaldian hainbat une hunkigarri izan ziren: Kotto Altzugurenen arrebari eskainitako lore-xorta, Iñaki Fagoaga presoaren ahotsa zuzenean telefonoz aditu ahal izatea, bertsoak, dantzariak eta hamabortz haurrek kantatu zioten «Geurea da Euskal Herria» abestia. Ekitaldiaren ondotik, «Status politikoa orain: euskal preso eta iheslari politikoak herrira» lemapean manifestazioa egin zen eta gero, 180 bat lagun bildu ziren Koxkontan bazkaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun