Adinekoek oroimena lantzeko programa gauzatu nahi du Udalak

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 27a

Izen ematea otsailaren 21a baino lehen egin behar da

Lesakan edo inguruan bizi diren 60 urtetik goitiko eta inolako eritasun mentalik ez duten pertsonei zuzendua oroimena lantzeko programa landu nahi da martxoaren 1etik aitzinera. Horretarako izen ematea 012 telefonoan edo jubilatun elkartean egin behar da otsailaren 22a baino lehen. Partehartzaileei 10 euro kobratuko zaizkie.

Oroimenaren funtzionamendua eta hau hobetzeko teknika ezbedinak ikasi nahi dituzten adineko pertsonei zuzendua dagoen eta osasunaren promozioa eta prebentzioaren barnean programa da hau. Jakina da, adinarekin gaitasun kognitibo ugari gutxitzen direla, eta kexa gehienak oroimenaren inguruan ematen direla. Oroimena, arrazoi ezberdinengatik gal daiteke, baina orokorrean Adinarekin Erlazionatutako Oroimen Galera da gehien ematen dena, hau da oroimen galera normala. Aldi berean, ikerketak argi utzi dute gaitasun hauek hobetu daitezkeela, gorputzarekin gertatzen den bezalatsu. Horregatik, beraien bizitzan intelektualki aktibo mantendu diren pertsonak gaitasun hauek mantentzeko aukera gehiago dituzte. Programa honekin, beraz, garunarentzako gimnasia baten antzekoa landuko da.

Sei eta hamabi lagun arteko lan taldeak erabili nahi dira, talde dinamika mekanismoak sortzen direlako, komunikazioa hobetuz, autoestima handituz, antsietatea gutxituz… Amaia Pando Aramendi psikologoa, gerontologian espezializatua eta suspertzaile soziokulturala izanen da taldeekin lan eginen duen aditua. Ekintzak, astean behin eginen dira ordu terdiko saioetan, asteazkenetan 17:30etatik 19:00etara. Martxoaren hasieratik maiatzaren bukaera arte landu nahi da programa hau Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun