Antzerki eta txotxongiloen mundua atsegin duenak bi hitzordu izanen ditu otsailean Kultur Etxean. Igande honetan, otsailaren 5ean, Polichinelle konpainiak «Giñolen abenturak» giñol antzerkia eskainiko du 17:00etan Kultur Etxean. Otsailaren 11n, larunbatarekin, Pol Produkzioak taldeak «Ongi ibili» antzezlanak eskainiko du 22:00etan Kultur Etxean. Berako Euskara Batzordeak antolatu du antzerki emanaldi hau.