Gasteizen bizi den Ionut Alin Zinka errumaniarrak irabazi zuen apirilaren 23an burutu zen Berako bigarren II. maratoi erdia. Errumaniarrak ordubete 42 minutu eta 40 segundu behar izan zituen 21 kilometroak osatzeko. 23 segundura, iazko irabazlea, Manttale taldeko Fernando Etxegarai beratarra sailkatu zen eta Arkaitz Zamakonak osatu zuen podiuma, irabazlearengatik kasik 3 minutura helmugaratu ondotik.
Guzira 400 korrikalarik parte hartu zuten Euskadiko Koparako baliagarria den lehendabiziko lasterketa honetan. Inguru honetako kirolariek maila bikaina eman zuten. Manttale taldeko Patxi Irazoki igantziarra zortzigarren izan zen (1h49’14”) eta Berako Joxelu Loiarte taldekidea 26. postuan sartu zen (1h55’54”). 279 korrikalari ailegatu ziren helmugara gizonezkoen senior mailan. Emakumezkoen senior mailan Alizia Olazabal izan zen bizkorrena (2h07’43”). Alizia Romero izan zen bigarren (2h09’46”) eta hirugarren Jaione Sasieta izan zen (2h17’59”). Beteranoen mailan Alberto Zerain eta Helena Perez izan ziren irabazleak.