Belate Elkarteak antolatzen duen Nafarroako Elkarteen arteko txapelketaren finalean izan ditugu Igantziko pilotariak. Otsagin jokatu ziren apirilaren 8an goizez eta bi pilotarik lortu zuten garaipena: Peio Migelenak irabazi zuen Harri Maritorena beratarrarekin bigarren mailako aurrebenjaminetako finala eta Unai Telletxeak lehenbiziko mailako benjaminetakoa, Gorka Sanjurjo lesakarrarekin (Joseba Aldabe zen aritzekoa baina min hartua zuen txapelketan). Arkaitz Retegi, Eneko Telletxea eta Beñat Txoperenak ez zuten zorterik izan eta euren finalak galdu egin zituzten. Sailkapenean 7.a izan da Biltoki Elkartea.