Bortzirietako gaineko herri guzietan bezalaxe, bertso-poteoa izan zen Igantzin apirilaren 8an. Herrian sortu berri den bertso eskolako ikasleak (Janire, Maria, Ane, Adur Iker eta Unai) Lesakatik etorritako Ioar Tainta, Josu Sanjurjo, Egoitz Telletxea eta Estitxu Arozena aritu ziren kantari. Bakoitza bere mailan ederki ari direla erakutsi ziguten.