Hasiak dira dagoeneko Eskolzar moldatzeko lanak

Oskar TXOPERENA 2006ko uztailaren 24a

Biltoki Ttiki elkartekoek beheitiko solairuan zuten egoitzatik atera behar izan dute. TTIPI TTAPA

Lesakako Sarobe Anaiak enpresak eginen ditu lanak

Sarobe Anaiak enpresa lesakarra izan da Eskolzar moldatzeko egin den hirugarren enkantean eskaintza aurkeztu duen bakarra. Udalak berari eman dio lana eta hasiak dira dagoeneko etxea hustutzeko lanetan. Hamar hilabeteko epea daukate lanak akautzeko. Obrak hasi izanak aitzinetik aurreikusia zegoen arazoa sortu du gaztetxoen artean. Izan ere, Biltoki ttiki Elkartea etxe honen beheko solairuan zegoen, Nafarroako Kutxaren bulego zaharrean, eta bazkideak bertatik atera behar izan dute obrak hasi bezain abudo. Biltokira eraman dute gaia eta Herriko Etxearekin harremanetan jartzeko asmoa daukate gaiari irtenbidea bilatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun