Nafarroako Herri Kirol Jolasetan parte hartu dute aurten ere aranztarrek

Nerea ALTZURI 2006ko uztailaren 24a

TTIPI TTAPA

Jakin badakizuen moduan, Nafarroako Herri Kirol Jolasetan parte hartu dute aurten ere aranztarrek. Joan den apirilaren 9an, final nagusia izan zen Burlatan. Haur mailako proba konbinatuan Arantzako taldea hirugarren izan da sailkapenean. Kadete mailan bigarren gelditu dira aranztarrak. Modu berean, Arantza eta Narbarteko taldea hirugarren izan da sokatiran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun