Arantzako Mendi Itzulia maiatzaren 21ean eginen da

Nerea ALTZURI 2006ko uztailaren 24a

Ekaitza Elkarteak eta Gazte Asanbladak antolatu dute ibilaldia

Gero eta guttiago gelditzen da Arantzako hirugarren mendi itzulia eginen den egunerako. Aranztar eta bertakoak ez diren mendizale aunitzen hitzordua maiatzaren 21a izanen da. Ekaitza Elkartea eta Gazte Asanblada, bertze edizioetan bezala, azken xehetasunak lotzen ari dira. Aspaldixkotik kamiseta koloretsuak ikusi eta erosi ditugu gutariko aunitzek, herriko ostatuetan salgai izan badaudelako.

Herriko plazatik abiatu eta leku berean akabera emanen zaio ongi eta egoki seinalizaturiko ibilbideari. Bitartean, Arrata errekatik jautsiz, Aranibar baserria, Unanu, Itsaszelaia, Izu, Oilargata, Ibintza, Ekaitza, Illurdi, Mairubaratzeta eta Zepuruko tontorrak pasatuko dituzte ibiltariek. Guzira hogeitamar kilometroko itzulia izanen da eta Ternidara edo Mendaurrera joateko hautua egiten dutenek kilometro pare bat gehiago eginen dute. Ohikoa den legez, ibilbidean hornidura eta osasun zerbitzuak eskeintzeko postuak izanen dira.

Ibilbidean parte hartzeko izen-ematea goizeko 6:30etatik 8:00etara eginen da eta zortzi euro ordainduko ditu partaide bakoitzak. Informazio gehiago, www.arantza.net-en edo 617 23 93 61 eta 647 75 91 40 telefonoetan eskura dezakezu.

Dudarik ez dago, eguraldi garbia izanez gero ibilbide osoak eta Arantzako Zirkuak eskeintzen dituzten paraje ederrak begibistan izanen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun