Ane Sainz Vianako Ipuin eta Narrazioen XVIII. Lehiaketan saritua

Oskar TXOPERENA 2006ko uztailaren 24a

Vianako Ipuin eta Narrazioen XVIII. Lehiaketan lehenbiziko saria irabazi du Ane Sainzek bere mailari dagokion euskarazko lanen artean. “Isilpeko sekretuak” da bere idatziaren izenburua eta neska gazte baten eguneroko kontakizunean oinarritu dago. Ez da Anek Nafarroa mailan irabazten duen lehenbiziko saria, orain dela zenbait urte margo batekin ere saritu baitzuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun