Arkupeak Elkarteko bazkaria

Oskar TXOPERENA 2007ko urtarrilaren 23a

Abenduan Donezteben egindako bestarekin eman zitzaion akabila 2005eko Arkupeak Elkarteko egitarauari. Ilbeltzaren 17an, berriz, abiatu zuten aurtengoa, herriko bazkideek egindako bazkariarekin. Gaur egun Igantzin dauden 100 bazkideetatik 37 bildu ziren La Villa Jatetxean. Hemendik aitzinera noiznahi eta era ezberdinetako ibilaldiak izanen dituzte, egun batekoak eta bertze zenbait aski urrun ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun