Otsailaren 25ean, larunbatean, eginen da San Fermin jubilatu elkartearen XIV. urteko batzarra. 18:00etan hasiko da bilera eta bertan, joan den urteko kontuak, aurtengo aurrekontua eta ekitaldiak eta bertzelako gaiak eztabaidatuko dira. Ondotik berendua izanen dela ere jakinarazi dute. Biharamonean, berriz, iñautetako igandean afaria izanen dute erretiratuek egoitzan. 18 eurotan, entremesak, zopa, entrecot piperrekin eta tarta jateko modua izanen dute, guzia edari goxoekin hornitua noski. Txartelak otsailaren 21a arte eskuratzen ahal dira egoitzan.