Herri lurrak eta bideak probexteko tasak onartu ditu Udalak

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 24a

Herri lur eta belagietan bazkatu ahal izateko urteko eta Hektareako 50,50 euro kobratuko ditu aurten Udalak, onartutako tasen arabera. Ardi azienda bakoitzarengatik 0,19 euro ordainduko dira eta behi edo zaldi azienda bakoitzarengatik 1,27 euro. Mendiko pista edo bideak erabiltzeagatik, pasatzen den zur metro kubiko bakoitzeko edo eraikuntza eta tresneria astuneko Tona bakoitzeko 1,02 euro kobratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun