Udalak web-orri berria aurkeztu du

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 24a

Utzitako argazkiak

Udalak bere web-gune berria aurkeztu zuen otsailaren 1ean. ANIMSA, Nafarroako Udaletako Informatika Elkartearekin hamar hilabetez lan egin eta herriaren inguruko berriak biltzen dituzte www.lesaka.net web-orrian. Herritarrei eta bisitariei zuzendutako hainbat informazio ikus daitezke orrialde honetan: udalaren kudeaketa, turismo zerbitzuak, agenda, herriko elkarteen lana eta bertze. Egunero gaurkotzeko asmoa ere azaldu zuten udal ordezkariek. Deñe Abuin, Laura Igantzi eta Gabriel Igartzabal zinegotziek aurkeztu zuten web-orria, Cederna-Garalureko Arantxa Arregirekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun