Azkeneko urteotan Gorane Artieda izan da Kultur Etxeko koordinatzailea, baina bere kontratua joan den hilabetean bukatu zen. Hemendik aitzinera, lan horretan Raul Iglesias donostiarra arituko da. Berak eskuratu zuen oposizio bidez behin betiko lanpostua joan den azaroan egin zen proban. Sortzez Aretxabaletakoa eta psikologia ikasia da Raul Iglesias. Herria oraindik ezagutzen ez badu ere, aitzinetik bere postuan izan direnen lana goraipatu du: «Jon eta Goraneren lana handia izan da eta haiek egindako bidetik jarraituko dut, ahal dudanean nere ekarpena eginez. Baina horretarako eskarmentua behar dut kultur esparruan, hasi berria bainaiz. Orain arte laguntza handia izan dut eta eskertzekoa da».