Artea Oinez erakusketak herriz herriko ibilbidea eginen du

Amaia eta Ainhoa 2006ko uztailaren 24a

de dirua biltzeko 85 artisten artelanen erakusketa ibiliko da herriz herri. Erakustaldia otsailaren 3an aurkeztu zen Iruñeko Ziudadelako Arma Aretoan eta han egonen da martxoaren 19a bitartean. Erakusketa honetan artista ezagunen eta hasi berrien lanak ikus daitezke: eskulturak, oleoak, serigrafia, akuarela… eta bertzeak bertze, Bidasoako artisten lanak (Baztandik hasi eta Hondarribia bitartekoenak), Euskal Herriko bertze artisten lanak eta Barojatarren oroimenean egindakoak. Iruñeko erakustaldia bukatzean, honako herri eta hiri hauetan erakutsiko da: Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean (apirila), Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean (maiatza), Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean (ekaina), Donostiako Okendo Kultur Etxean (uztaila) eta Hondarribiako Zuloaga Etxean (abuztua). Artea Oinezeko erakusketa Berako Julio Caro Baroja Kultur Etxean egonen da ikusgai irailean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun