Agenda XXI Bortzirietako foroetan parte hartzen du

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 24a, 09:11
Koro IRATZOKI Utzitako argazkiak

«Lan-dinamika erraza dute foroek: gai bati buruzko zure iritzia ematen duzu»

Sorpresa hartu nuen foro hauetan izaten den lan-dinamikarekin. Edozeinek parte hartu dezake, taldetxo ttikiak egiten dira zozketa bidez. Azken finean, bakoitzak emandako gaiari buruz duen ikuspegia agertzen du: zer ikusten duzun ongi dagoela eta bere hortan mantendu behar dela, gai horren inguruan zer arazo ikusten dituzun… Papertxo batean idatzi eta aztertzen dira. Hau kudeatzen duen Terra-Prometea lantaldeak iritzi eta ideia hauek bildu eta gero beraiek eginen dute egin beharreko analisiak eta ondorioak. Gure lana hori da, han bildu, itzuli eta buelta gai horri buruz pentsatu. Bileretan ikusten da zein den arazoa, zein den hutsunea, baina bileretan jendea ez da hori moldatzen saiatzen. Nik ulertu dutenez, hau gestionatzen dutenek ikusi eta proposatuko dute arazo hauei zein aterabide ematen ahal zaien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun