Usoa elkartearen batzarra

Nerea ALTZURI 2006ko uztailaren 21a

Uztailaren 29an, larunbatean, Burlada jatetxea Usua elkarteak batzar nagusia eginen du. Lehen deialdia 19:30ean eta bigarren hitzodua 20:00etan paratuak dira. Bilerako gai-zerrenda ere zehaztua dago. Joan den urteko bilkuraren aktaren onarpena eginen da lehenik, ondoren iazko kontuak errepasatu eta onartuko dira, aurtengo kuotaren zenbatekoaren berri emanen da gero (ordainketak bakarrik Nafarroako Kutxan egin behar dira zehazturiko kontuetan). Bertzalde, bertze puntu batean auzolanen ordutegia zehaztuko da., Lan horiek irailaren lehenengo eta bigarren asteburuetan eginen dira seguruenik. Batzar horretan ere, Mutikonbordako setoak, Bagatxar inguruan sartzea erabakiko da. Azkenik, Usua elkarteak jakinarazten du abuztuaren 5ean Bagatxar eta Ekaitzako ehiztarien bilerak eginen direla, 17:00etan eta 20:00etanhurrenez hurren, ohiko lekuetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun