Gero eta guttiago gelditzen da herriko bestak ailegatzeko. Aurten, abuztuaren 14tik 18ra izanen dira, hots, astelehenetik ortziralera. Urtean behin ospatzen diren jaiak, egunerokoa alde batera utzi, baina herrian gertatutako zenbait kontu atzentzera utzi ezin daitezken egunak izaten dira. Eraberean, oroimenean arrazoi batetik edo bertzearengatik gure artean egom ezin direnak ere izaten ditugu. Egitaraua ohikoa da egunez egun, beti ere herritarren partehartzea ezinbertzekoa eta eskertzekoa izaten da hainbertzetan. Herriko dantzarien lekua eta papera garrantzitsua izaten da, herriko tradiziozko dantzak dantzatzen dira Amabirjin egunean: zortzikoa, mutildantza, neskadantza, sokadantza, zubidantza… Aurten ere, seguru gaude, egun horretan herriko dantzarien eta txistularien emanaldi horrek ez duela hutsik eginen. Herriko dantzekin batera, bertze herrietako dantzak herriko gaztetxoek ikas ditzaten, guratso elkarteak bidea ematen du. Aunitz urtez, herriko zenbait lagunen borondatezko lana handia izan da. Azken hiruzpalau urteetan ordea, kanpoko dantza irakasleak etortzen dira dantza erakustera. Joan den astetik, Lesakako Tantirumairu dantza taldeko Ane eta Goretti dantza ikastaldia ematen ari dira. Astelehen eta asteazkeneatan 18:00etatik 19:00etara herriko gaztetxoak biltzen dira. Bertzalde, Gazte Asanbladaren ekimenez, astearte eta ortzegunero, 20:00etatik 21:00etara Pittiko Erramunen eskutik, Iparraldeko jauziak helduen dantza ikastaroa izaten da. Duela hiru aste hamabortz lagunek ikastaldi interesgarria abiatu zuten.