Herrian Sanferminak burubelarri ospatzen genituen bitartean, uztailaren 8 eta 9an, Espainiako skeet olinpiko txapelketan parte hartu zuten Fagoaga aita-alabek Mallorcan. Itsaso eta Ione ahizpek ikuskizun bikaina eman zuten emakumeen kategorian. Lehenago Ionek zeukan errekorra berdindu egin zuten biek, 75 plateretik 66 bota baitzituzten. Berdinketa hausteko saioan, ahizpa gazteena, Itsaso, nagusitu zen, lehen aldiz Espainiako txapelketa eskuratuz. Antonio Javier Fagoaga aita ere Espainiako txapeldun izan zen hirugarren kategorian, 125 plateretik 110 hautsita. Txapelketa nagusian ere finalean sartzea lortu zuen eta bosgarren izan zen sailkapen orokorrean. Orain, Ione Kroazian jokatuko den Munduko txapelketara joanen da uztailaren 29an, abuztuaren 6an itzultzeko. Abuztuan, bi ahizpek Europako txapelketa jokatuko dute Eslovenian.