Azken urtetan bezala, aurtengoan ere clown ikastaroak egiteko aukera izanen da. Berako Alkeberea landetxean 45 orduko ikastaro trinkoak emanen dira eta egun erdiko atsedenaldia izanen dute ikasleek bertako inguruak bisitatzeko aukera izanez. Hastapeneko ikastaroa, 1. maila, abuztuaren 5etik 11ra bitartean luzatuko da. 2. mailako ikastaroa, sakontzea, abuztuaren 13tik 19ra emanen da eta 3. maila, inprobisazioaren berreskurapena, abuztuaren 21etik 27ra. Animazio lana Ramon Albistur eta Esther Carrizok eginen dute. Ikastaro bakoitzaren prezioa 360 eurokoa da eta mantenu osoa behar duten ikasleek 240 euro gehiago ordaindu beharko dute. Informazio gehiagorako 948631162 telefonora deitu, mugabeclown@terra.es helbidera idatzi edo www. uhartean.com orrialdea begiratu dezakete interesatuek.