Liburutegiaren “Murgildu zaitez irakurketan, 2006 uda” kanpaina

Amaia eta Ainhoa 2006ko uztailaren 21a

Herri ezberdinetako udalen laguntzarekin, Nafarroako Turismo eta Kultura Saileko Liburutegi Zerbitzuek antolatuta, Nafarroako hainbat liburutegi publikok uztaila eta abuztuan irakurketa bultzatzeko programa bat garatzen ari dira: “Murgildu aaitez irakurketan, 2006 uda” izenekoa. 38 liburutegik parte hartzen dute eta horien artean Berakoa dago. Bate zere bibliopicina delakoari garrantzia ematen diote, horrela, liburu eta ikusentzunezkoez gain, egunkari eta informazio orokorreko aldizkariak igerilekura eramaten dituzte irakurketa bultzatzeko asmoarekin. Honetaz gain, bibliopiscina delakoan parte hartzen dutenei, orri-markatzaile eta iman apaingarriak oparituko zaizkie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun