Iñigo Yanci eta Iñigo Blas Nafarroako mendi bizikleta jautsierako txapeldun izan dira

Amaia eta Ainhoa 2006ko abuztuaren 1a

ttipi-ttapa

Igantziko Biltokik antolatuta, uztailaren 15ean ospatu zen Igantzin laugarren Mendi Bizikleta jautsierako Nafarroako Txapelketa. Guztira 36 lagunek parte hartu zuten eta horien artean herriko hainbat txirrindulari izan ziren: Iñigo Yanci, Iñigo Blas, Andoni Martikorena, Ugaitz Ado… 2,5 kilometroko ibilbidea egin ondoren, sailkapenak ondorengoak izan ziren: Katede mailan Martxel Oronoz izan zen txapelduna, Junior mailan Iñigo Blas beratarra, Master 30 mailan Mikel Bergara, Sub-23 mailan bi beratarrek lortu zituzten lehendabiziko postuak, Iñigo Yancik lehena eta bigarrena Andoni Martikorenak. Gainera, parte hartu zuten txirrindulari guzien artean Iñigo Yancirena izan zen denborarik onena. Elite mailan Igantziko Xabier Telletxea izan zen txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun