Sanestebanak abuztuaren 2an hasten badira ere, aintzineko astebururako hainbat ekitaldi antolatu dira. Larunbatean, uztailaren 29an, Basati Elkarteak antolatuta 4x4 autoen ikuskizuna izanen da Postasen arratsaldeko 16:00etan. Ondoren, 22:30ean, Kultur Batzordearen laguntzarekin Nafarroa Oinez 06 eta Espidobaita Elkarteak antolatutako kontzertua izanen da. Eguraldiak laguntzen badu, Anje Duhalde eta Ruper Ordorika Herriko Etxeko Plazan arituko dira, Eguraldi txarra bada, aldiz, Altzateko frontoian izanen da kontzertua. Eta iganderako, uztailaren 30erako, Nafarroako Herri Kirol Federazioaren laguntzarekin, Nafarroa Oinezek herri kirol ikustaldia antolatu du. Kiroldegi aintzinean arratsaldeko 19:00etatik aintzinera proba konbinatuak eta sokatira txapelketa (Bera, Lesaka, Amaiur, Berriozar) ikusi ahal izanen dira.