«1976an sortu zen euskal prentsa modernoa garatu gabe dago oraindik»

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 21a, 11:13

Miren RUBIO Lesakako kazetaritza ikaslea Aitor AROTZENA

• «Gu gara euskal prentsa» DVDa argitaratu du Udako Euskal Unibertsitateak. EHUko ikasle batzuk egin dute dokumentazio lana, tartean kazetaritza ikasten duen Miren Rubio lesakarra.
• Argia eta Anaitasuna aldizkariek euskal prentsa aldarrikatu zuten duela 30 urte, euskal kazetari profesionalek egina eta euskara hutsean.
• Mugarri hori hartuta, euskal prentsaren eta kazetaritzaren errepasoa egiten da DVDan.

Nola gogoratu zitzaizuen azken 30 urteotako euskal prentsari errepasoa eginez, DVD hau egitea?

Irakasle batek proposatu zigun. Aurten 30 urte ziren, Argia eta Anaitasuna aldizkariek gu gara euskal prentsa aldarrikapena egin zutenetik. Nolabaitere gogora zitekeela edo antzeko zerbait, eta idea horrekin ba pentsatu genuen lan bat egin behar zela, hasiera batean liburua atera, gero dvd…eta horrela hasi ginen, dena irakasle baten proposamenarekin eta eta ikasle batzuk bilduta.

Zenbat denboraz aritu zarete lanean?

Bueno, gu proiektu honekin urrian hasi ginen, eta hor hilabete batzuk dokumentazio lana izan zen, guretzako bai, 76ko aldarria bazegoela bagenekien, baina ez genuen sekula Zeruko Argia bat hartu, edo Anaitasuna. Guretzat pasatutako kontuak ziren, nahiz eta hurbilekoak izan. Orduan hor elkarrizketak prestatzen eta aurreko lanean hilabete pare bat pasa genituen. Abendua-urtarrila, urtarrilan ia hasi ginen, nolabaitere lan fisikoa egiten, eta horrela pasa dugu azken momentu arte, maiatza arte…entrega, bakizu produkziokoak data honetan entregatzen duzu edo bertzena…

DVD honek zer izan nahi du dokumentazio lan bat edo omenaldi lan bat?

Pentsatu behar dugu, alde batetik bai da dokumentazio dvda, baina ez da 76. urteari buruzko lan saiakera bat, alderantziz, gure intentzioa ez zen nolabaitere informazio guztiaren lan sakon bat egin, gehiago zen urte horrek suposatu zuenera hurbiltzea eta gerora begira, gaur egungo kazetaritzan izan duen eraginari erreparatu, baina modu nahiko eroso eta bakoitzaren gustoen eta jakinminaren arabera. Orduan ezin da erran, dokumentazio lan sakon bat denik, nahiz eta ikusten duenak dvda, badu non arakatu eta non ikertu. Baina ez da dokumentu jarrai bai, astuna. Omenaldia den? Bueno, badu halako kutsu bat… ze azken batean, pertsonaiekinegiten dugu lan, garai hura gogorazten da, eta horrek omenaldia ekartzena hal duen? Bueno, hein batean bai baina hori ez zen gure intentzioa.

Euskal prentsari buruz zein ondorio atera dituzue?

Ondorio positibo eta negatiboak daude, etorkizunera begira gauza aunitz ditugu egiteko. Batzutan denak dakigu gauza aunitz ditugula egiteko, aski da Euskaldunon Egunkariari eman dioten kolpea ikustea eta horrek izan duen eragina argi dago. Hala ere ez gara konturatzen, gure komunikabideek zein garrantzi handia duten, batez ere euskaran eta euskal herri mailan, ekartzen duten ondorio guzti horiek, hori alde batetikan, duten pixua. Eta bertzetikan, etorkizunera begira, gauza aunitz aldatu behar direla, bere garaian , 1976an aldaketa izugarria izan zen, nolabait ere, euskal kazetaritza modernoa sortu zen, baina gaur egun, nik uste ez garela ailegatu garapen osora, eta horretarako, bideak lotu gabe daudela iruditzen zait.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun