Infantil mailako neskek lehenbiziko denboraldia jokatu dute Nafarroako Kirol Jolasetan. Bistan denez, esperientzia eza ordaindu dute, baina pixkanaka jokua hobetu ere bai. Otsailaren 4an denboraldiko lehenbiziko partida irabazi zuten Berako neskek. Nafarroako Kirol Jolas hauetan kirolari guzien partehartzea saritzen da. Horregatik, talde guziek guttienez zortzi jokalari aurkeztu behar dituzte eta guziek jokatu behar dituzte guttienez hamar minutu. Infantil mailako neskekin ez ezik, txikiagoekin ere hasi dira. Hamar urteko zortzi neskekin eta hiru mutikorekin, pre mini-basket mixto lehiaketan aritu ziren, Nafarroako Kirol Jolasen barrenean. Hemen ere, pixkanaka saskibaloiaren oinarriak ikasi eta jolasten gozatzeko helburua izan dute, jokalari ttikiek.
TOKI-ONA BORTZIRIAK: infaNtil neskak
Begoña TAPIA Bera
Clara ZIA DANBORIENA Bera
Maialen TXANTRE IRATZOKI Bera
Leire ZIA DANBORIENA Bera
Elixabet IRATZOKI ZELAIETA Bera
Leire ELTZAURDIA MENDIBERRI Bera
Itxaro ERRANDONEA ARANIBAR Bera
Andrea IRATZOKI GUIMON Bera
Ainhoa ZELAIETA Bera
Amaia IZQUIERDO Bera
Marian MUSGO Bera
Maria IRIGOIEN Bera
Entrenatzaileak: Jesus ALACID eta Unai ALACID