Berako Toki-Ona Bortziriak taldea lehen mailara igo da aurten

ttipi-ttapa 2006ko irailaren 22a

Senior mailan egin duen bigarren denboraldian, Nafarroako Lehen Mailara igotzea lortu du Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldeak. Utzitako argazkiak

Nafarroako senior mailako bigarren kategorian Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldeak denboraldi honetan egin duen lana bikaina izan da. Lehenbiziko fasean beraien multzoko buru izan ziren eta horrek, lehendabizikotik bederatzigarrenera bitarteko ligaxka jokatzeko eskubidea eman zien. Bigarren fase honetan ere ederki aritu dira eta bigarren izan dira, lehenbiziko sailkatutakoarekin puntu kopuru berarekin, baina puntuen aldea kontra zutela. Emaitza honek, heldu den urtean lehen mailan aritzeko eskubidea ematen die Toki-Ona Bortziriak saskibaloi taldekoei. Halere, etorkizuna ez dago hain garbi, Jesus Alacid entrenatzaileak aipatu digunez. Nonbait, taldekiren bat edo bertze taldea uztekotan da, nahiz saskibaloi utzi beharrean dagoelako, nahiz Irungo talde batekin fitxatu behar dutelako. Gauzak honela, lehendik ere aunitz ez direla kontuan hartuz, egoera dexente korapilatuko litzateke lehen mailan konpetitu ahal izateko.

TOKI-ONA BORTZIRIAK: Nafarroako Senior 2.

Jon IRATZOKI MARTIKORENA Bera
Fermin BERRUETA PEREZ-LUCAS Bera
Iñigo IRATZOKI MARTIKORENA Bera
Mikel IRATZOKI BELARRA Bera
Iker JUAREZ IRAOLA Bera
Imanol ETXEBERRIA GARCIA Lesaka
Francisco TELLETXEA OTXOTEKO Lesaka
Francisco Javier OIARTZABAL ALTZUGARAI Lesaka
Mikel GARCIA GARCIA Lesaka
Roger BERGMAN Etxalar
Entrenatzaileak: Imanol ETXEBERRIA GARCIA eta Roger BERMAN Delegatua: Jesus ALACID CLEMENTE

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun