Gure Txokoako areto-futbol behetik goiti egin du denboraldian

ttipi-ttapa 2006ko irailaren 25a

Gure Txokoako areto-futbol taldeak kategoria galdu du azkenean. Utzitako argazkiak

Hasiera kaxkarraren ondotik,

Aurten Gure Txokoa Areto Futbol taldeak gipuzkoako bigarren mailan jokatu du (izenez aldatu du maila honek, joan den urtean lehen maila deitzen baitzen). Joan den urteko arazoak errepikatuko ote zirenaren kezka sortu zuen hasiera hagitz kaxkarrari (hasierako bost partidak galtzen hasi zen) buelta ematea lortu zuen, eta emaitza onak ematen duten konfidantzaren laguntzarekin goiti begira jarri zen Berako taldea. Garaipen bat bertzearen ondotik lortuta, seigarren postura goitu eta denboraldi bukaera arte bertan mantendu da. Lesioei dagokienez, zorte haundirik ez dute izan. Patxiku atezainak behatzean izandako arazoak, adibidez, jokalari postuetan aritzen direnak atezainaren postuan txandatuz egon behar izatea eragin baitu. Hala ere, jende gaztea entrenatzen hasi da eta datorren urteari begira taldearen etorkizuna ziurtatuta dagoela erraten ahal da.

Deialdia

Beraz, abuztuaren bukaeran hasiko den hurrengo denboraldiari begira, areto futbolean jokatzeko gogoekin dagoen zonaldeko gazteei dei egiten zaie animatu eta entrenatzera ager daitezen.

GURE TXOKOA ARETO-FUTBOL TALDEA

Jon ALTZUGUREN ERRANDONEA Bera
Igor PANDO ARAMENDI Bera
Sabino GOMEZ RODRIGUEZ Bera
Sergio JABALERA UBRIC Bera
Aritz PEREZ ARTIEDA Bera
Patxiku ARTIEDA APEZTEGIA Bera
Jabier IRIARTE SANSIÑENA ETxalar
Jose Luis TAPIA IGUZKIAGIRRE Bera
Jose Manuel PORTU BERASATEGI Bera
Lino ZAMORA TURRILLAS Oieregi
Iban TAPIA EZEIZA Bera
Andoni LASAGA APEZTEGIA Bera
Unai LARRETXEA MATXINENA Bera
Iñaki ENDARA PETRIRENA Bera
Entrenatzailea: Jabier IRIARTE SANSIÑENA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun