Gure Txokoako futbol talde nagusiak joan den urtean baino arazo guttiago izan ditu aurten maila mantentzeko, baina ezin erran denboraldi ona egin dutenik. Urte osoa sailkapenaren erdialdean eman dute, jausteko arrisku handirik gabe, baina gehienetan gibeleko postuak aitzinekoak baino hurbilago zituztela. Azkenean hamargarren izan dira 16 taldeko multzoan. Tarteka-tarteka partidu ikusgarriak ere eskaini dituzte (Andoaingo Euskalduna liderrari 3-0 irabazi zioten Matzadan), joku gehiago eskaintzeko moduan daudela erakutsiz. Akaso, taldeari motibazio aldetik falta zaion apur hori heldu den denboraldian izanen dute, Beti Gazterekin Bortzirietako derbia jokatuko baitu berriz ere. Jubenilek liga polita egin dute Gipuzkoako bigarren mailan. Igoera faserako sailkatzea lortu zuten beraien multzoko buru izanik gainera. Hasierako fase horretan ederki aritu ziren eta 14 partidetatik 11 irabazi zituzten, 1 berdindu eta 2 galdu. Baina joan den urtean bezala, igoera fasean ezin izan zuten eta ez dute igotzerik lortu, seigarren izan baitira. Kadeteek, Gipuzkoako bigarren mailan, laugarren izan dira hasierako fasean eta ez dute igoera faserako sailkatzea lortu. Kopan bosgarren izan dira beraien multzoan. Infantiletan, Gipuzkoako lehen mailan aritu dira. Aurtengoan talde gaztea zutela nabaritu da eta ez dute emaitza onegirik eskuratu. Ligan zazpigarren izan ziren, bakarrik bi partida irabazita. Kopan seigarren izan ziren eta 3 partida irabazi zituzten.
GURE TXOKOA ERREGIONALEKO LEHEN MAILA
Xabier GARMENDIA IRIZAR Bera
Iñaki ZELAIETA ERASUN Bera
Asier IRATZOKI ZUBIETA Bera
Mikel ALTZURI ASTONDOA Bera
Imanol OIARTZABAL URANGA Bera
Mikel LARRETXEA ERRANDONEA Bera
Jon Mikel MATXIARENA ALDALUR Bera
Aitor IRATZOKI GELBENTZU Bera
Gorka FEITO BERGARA Lesaka
Jon ERRANDONEA ETXEBERRIA Bera
Alain MORCILLO ARTIEDA Bera
Iñigo ALTZUGUREN ARNIS Bera
Ander ALTZURI ASTONDOA Bera
Iñaki IRATZOKI OHARRIZ Bera
Joseba PETRIRENA ANSALAS Bera
Eduardo ETXEBESTE IANTZI Bera
Matias TELLETXEA URANGA Bera
Aitzol IRIZAR ARISTIA Bera
Iñaki ESKUDERO OLAZIREGI Bera
Javier MAÑERU MARTIN Bera
Joseba IRIARTE RETEGI Bera
Xabi ALTZURI ASTONDOA Bera
Txomin ELGORRIAGA ASTONDOA Bera
Entrenatzailea. Ganix ZUBIETA
Ordezkaria: Luis IRAZOKI ETXEGARAI