400 musika partitura bildu dira

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 18a

Udalak eta Eusko Ikaskuntzaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan, beka deialdia egin zuten Lesakako musika bilketa egiteko eta Javier Etxebarria musikologoa izan da bilketa lan garrantzitsu hau egin duena. 400 partitura baino gehiago bildu ditu eta hauen artan badaude ezagutzen ez zirenak ere. Lesakako musika ondarearen zati handi bat berreskuratu da eta orain bildutakoa ezagutzera eman nahi da. Adibide gisa, Candido Albisturrek konposatutako «Christus» obra aipatzen ahal da, azken 100 urte hauetan jo ez den pieza bat, hain zuzen ere. Maiatzaren 23ko aurkezpenean, Laura Iantzi alkateordea, Eusko Ikaskuntzako Eresbil musika artxiboko Jon Bagues eta Javier Etxebarria lanaren egilea izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun