Beti Gazteko neskek beraien lehenbiziko titulua eskuratu zuten maiatzaren 20an, Gipuzkoako Kopako finala irabazi zutenean. Donostiako Herrera zelaian jokatu zuten finala Lasarteko Ostadar taldearen kontra. Arauzko denbora binako berdinketarekin akautu ondotik, penaltietan 3-0 nagusitu ziren Koldo Erkiziak gidatzen dituen neskak. Goretti Etxegarai kapitainak, Gipuzkoako Futbol Federazioko presidentearen eskutik jaso zuen txapeldunaren kopa. Gero, herrian ongietorria eskaini zitzaien eta txarangaren laguntzaz karrikaz karrika ibili ziren kamioi gainean. Biharamonean, jubenilen partidoa hasi baino lehen ohorezko pasilloa egin zieten bi taldeek eta ohorezko sakea ere egin zuten. Zorionak!