Nafarroako Sagardoaren Eguna herrian eginen da ekainaren 10ean

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 21a

Nafarroako sagardotegi denboraldia herriko Linddurrenborda sagardotegian ireki zen urtarrilean eta orain, ekainaren 10ean, Nafarroako Sagardoaren Eguna ere herrian ospatuko da. Egun osoko besta egitarau zabala prestatu dute Nafarroako sagardogileek. Goizeko 9:30etan diana eginen da Lesakako txistulariekin eta Baztango gaiteroekin. 10:00etan azoka agroalimentarioa eta artisauak izanen dira Plaza Zaharrean. Eguerdian, sagar dantza, sagar jotzea eta estutzea eta Kirikoketa jotzea, hau da, sagardoa egiteko modu tradizionalaren erakustaldia eginen du Jo ala Jo kultur taldeak. Ondotik, bertsolariak eta trikitilariak arituko dira. Arratsaldean, 18:00etatik 21:00etara ekitaldi nagusia eginen da Plaza Zaharrean. Sagardogile ezberdinen sagardoa dastatzeko aukera eta ogitartekoak ere izanen dira. Bitartean, Tantirumairu dantza taldearen eskutik dantza saioa izanen da eta trikitilariak ere arituko dira. 20:00etatik aitzinera, dantzaldia izanen da Tapia eta Leturiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun