Dantzari ohien bilkura

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 18a, 11:31

Lehenagoko garaietan dantzari izandako lagun talde batek, dantzari ohi guztien arteko besta bat ospatzeko asmoa eta borondatea adierazi du. Proposamena, San Esteban egunean, hainbat makildantza dantzatzea da. Bestak baino lehen, eta azken entsaioarekin batera, bazkaria egiteko intentzioa dute eta horretara, dantzatu nahi dutenak edo, bertzerik gabe, bazkarian parte hartu nahi duten dantzari ohiak joaten ahal dira. Totono, Ttarratto, Josu Goia, Mikel Iturria eta Fran Agara ari dira zerrenda osatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun