Larun-Haitzpe Merkataritza Elkarteak duela hilabete batzuk elkartearen irudi korporatiboa izanen zen logotipoa diseinatzeko lehiaketa antolatu zuen. Epaimahaiak, aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren, Ibai Perezena saritzea erabaki du. Beraz, hemendik aintzinera berak egindako logotipoa elkartearen zigilua izanen da. Argazkian, Ibai 300 euroko saria jasotzen.