Altzateko bestak

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 18a, 11:32

Ekainaren 8tik 10era ospatuko dira Altzateko bestak. Ortziralean, 18:00etan Altzate eta Agerra auzokoen arteko futbol partidua jokatuko da Agerran eta 20:00etan altxaferoa botako da Kataku ostatuko terrazan. Kankailu eta buruhandiak atera eta goxokiak eta txanpaina ere banatuko dira. Auzoko ostatuetan pintxo bereziak, ardoa eta garagardo bereziak eskainiko dira. 23:30etik aitzinera Kataku ostatuko terrazan Berako musikariek bertsioekin kontzertua eskainiko dute. Larunbatean izanen da Altzateko Eguna. 12:00etan Kalejira izanen da. 14:00etan auzo-bazkaria izanen da eta ondoren, 16:30ean, Gure Txokoa txirrindularitza eskolak antolatutako Altzateko V. Kriteriuma. Berendua eta japoniar bonbak 18:30ean izanen dira. Gure Txokoako dantzariek 20:00etan eskainiko dute ikuskizuna Altzateko Plazan eta gauez Irats taldea arituko da. Zezen-suzkoa 23:30etik aintzinera ibiliko da. Besten azken eguna, igandea, haurrena izanen da. Arrantza lehiaketa 10:00etatik 12:00etara izanen da. 13:00etan, txistulariekin kalejira. Zinemak ere tokia hartuko du bestatan “Los increíbles” filmarerekin. 18:30ean Altzateko balkoirik politenari saria emanen zaio. 19:30etik aitzinera, txistu poteoa izanen da ostatuz ostatu eta bestei akabera emateko, 20:30ean afari goxoa dastatu ahal izanen da kataku ostatuko terrazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun