Nafarroako 4x4 txapelketatik ez da txapelik etorri

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 20a, 14:24
Nafarroako 4x4 sokatira txapelketan, Bortzirietako ordezkari izan dira Gure Txokoako neska-mutilak eta Beti Gazteko mutilak. TTIPI TTAPA

Beti Gazteko mutilak bigarren izan dira

Nafarroan, goma gaineko 4x4 sokatira txapelketa jokatu da. Eskualdeko ordezkaritza zabala izan bada ere, ez da txapelik ailegatu gurera. Mutilen artean, Lesakako Beti Gazte zen txapela janzteko faborito, baina finalean bigarren izan zen, Berriozarren gibeletik. Amaiurko EHNE Nafarroa taldea laugarren izan zen. Finaletik kanpo eskualdeko bertze hiru talde gelditu ziren: CAN Amaiur, Amaiur eta Gure Txokoa zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren sailkatu ziren. Amaiurtik hiru talde ateratzea aipatzekoa da. Emakumezkoei dagokienez, bi jardunaldi jokatu dira. Sakana izan da txapeldun, Beriain bigarren eta Gure Txokoa hirugarren, baina Berako neskek Beriainen kontrako tiraldi bat irabaztea lortu zuten Burlatako azken saioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun