Udako bi ikastaro

Oskar TXOPERENA 2006ko uztailaren 20a

Aurten ere, udaleku irekietan eta igeriketa ikastaroetan parte hartzeko aukera izanen dute herriko neska-mutikoek. TTIPI TTAPA

Udako bi ikastaro edo ekitaldiren berri jakin dugu azken aldi honetan. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, udaleku irekiak izenen dira aurten ere Igantzin. Hasiera batean astean hiru egunez (astelehen, asteazken eta ortziraletan) 10:00etatik 13:00etara egiteko asmoa dago, uztailaren 17an hasi eta abuztuaren 11ra arte. Izena emateko epea ekainaren 12az geroztik zabalik dago Euskara Mankomunitetan (948.634125). Bertzalde, igeriketa ikastaroak ere izanen dira uztailean. Aurten arratsaldez emanen dira, 17:00etatik aitzinera. Uztailaren 3tik 21era arte iraunen dute eta izena emateko epea aste honetan berean akautuko da, ekainaren 16an hain zuzen. Beraz, parte hartzeko asmoa daukanak lehen bait lehen joan beharko du Herriko Etxera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun