Heldu den asteko larunbatean ospatuko da San Juan Xar Eguna

Oskar TXOPERENA 2006ko uztailaren 21a

TTIPI TTAPA

Besta eguna izan ohi da herriko jubilatuentzat

Heldu den asteko larunbatean dugu San Juan Xar eguna. Astehondarrean egokitu izanak jende aunitz erakarriko du segur aski San Juan Xarrera, urtero inguruko herrietatik etortzen direnez gain, aunitz izanen baitira bertaratzeko larunbata aprobetxatuko dutenak. Herriko jubilatuek hitzordua izaten dute San Juan Xar egunean. Orain dela hogeita bortzen bat urte sortu zuen Biltoki Elkarteak herriko jubilatu guziak mahai inguruan biltzeko ohitura. Ez zen orduan jubilatu elkarterik izaten. Baratzondo Elkartea sortu zenez geroztik berari dagokio besta antolatzea eta aurten ere zintzo-zintzo banatu ditu gonbidapen orriak. Egun horretan San Juan Xarren emanen den meza entzun ondotik, 14:00etan Baratzondon bilduko dira jubilatuak otordu ederra egitera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun