Irantzu Pastorrek irabazi du Sanferminetako kartel eta azal lehiaketak

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 20a

TTIPI TTAPA

Joan den urtean ere Irantzu Pastor Ordokik egindako kartelak iragarri zituen Sanferminak. Aurten, kartelak ez ezik programako azalak ere Irantzuren diseinua izanen du, berak irabazi baititu bi lehiaketak (ezkerrean kartela, eskuinean programako azala). Programaren gibeleko azalean, berriz, Paola Oskozek egindako marrazkia agertuko da, berak irabazi baitu ttikienei eskainitako lehiaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun