Nafarroako Eskolarteko bertsolari txapelketan txapeldun

Aitor AROTZENA 2006ko uzt. 20a, 13:55
Ioar TAINTA TTIPI TTAPA

Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiaren finalean, 13.000 entzulerekin gainezka zegoen BEC-en ozen eta lotsagabe kantatzen aditu zutenek, bertsotarako dohainak dituen plaza-neska deskubritu zuten. Dohain horiek txapel batekin hornitu ditu orain Ioar Tainta Noble herritarrak, maiatzaren 27an, Nafarroako Eskolarteko bertsolari txapelketa irabazi baitzuen Larraintzarren, 14 urte arteko kategorian. Ez zen herriko ordezkari bakarra izan maila honetan: Josu Sanjurjo txapeldunorde izan zen eta honen anai ttikia ere, Gorka, finalean izan zen. Bortzirietako bertso eskolatik kimu berriak loratzen ari direnaren seinale. Ioar eta Josu Euskal Herriko txapelketaren finalean arituko dira orain, Altsasun ekainaren 24an, bertze herrialdeetako txapeldun eta txapeldunordeekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun