VIII. Mendi Itzulia ekainaren 25ean antolatu du Beti Gaztek

Aitor AROTZENA 2006ko uztailaren 17a

Ekainaren 25ean eginen da Beti Gazte elkarteak zortzigarren aldiz antolatutako Mendi Itzulia. Aurten ere bi ibilbide izanen dira aukeran: luzeena, 35 kilometrokoa, plazatik abiatu eta Maurrenekoborda, Baldrun, Alkaiaga, Zalain-Zoko, Zuluetako zelaia, Urteagako lepoa, Gardelkopagoeta, Agiña, San Anton, Aritxulegi, Bianditz, Ikatzulo, Goiko-Iraga, Olazarko presa eta Txakainen barna berriz ere plazara itzuliko da. Ibilbide laburrak 8 kilometro guttiago izanen ditu eta Agiñatik zuzenean Ikatzulora joanen da, Bianditzetik pasatu gabe. Gainerakoan, ibilbide berbera izanen da. Izen ematea PlazaZaharrean egin beharko da 6:45etik 7:30era eta 7 euro ordaindu beharko da (5 euro bazkideek).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun