Igerilekuak irailaren 10a bitartean zabalik

Amaia eta Ainhoa 2006ko uzt. 17a, 15:24

Pasa den asteburutik aitzinera, irailaren 10a bitartean, igerilekuak zabalik izanen dira. Bainu ordutegia 11:00etatik 20:00etara izanen da. Urtero bezala eguneko sarrera edo abonoak egin daitezke. Abonoa egiteko, ekainaren 10etik aitzinera Nafarroako Kutxako ordainagiria igerilekura eraman beharko da. Igerilekuan ikastaro ezberdinak ere antolatu dira aurtengoan: flotatzen ikastea, igeri egiten ikastea, hobekuntza, helduentzako igeriketa ikastaroak, aquaerobika, ur jokuak, tenis ikastaroa… Bertzalde, Toki Ona kiroldegian ere hainbat ikastaro egiteko aukera izanen da udan: ciclo indoor, erlaxazio eta meditazio praktikak, aerobika, dantzak (salsa, cha-cha-cha, regueton, hip-hop, break dance). Igerilekuko abonu eta gainerako ikastaroen inguruko informazio gehiago eskatzeko kiroldegiko 948630215 telefonora edo 012ra deitu dezakete interesatuek. Ikastaroetako izen emateko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun